Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan garraio publikoaren 50 erabiltzaile saritu ditu Udalak

Pasa den irailean, urtero bezala, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatu du Errenteriako Udalak Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren laguntzarekin. Txirrindaren erabilera sustatzeaz gain, antolatutako jardueren artean garraio publikoaren erabilera saritzea (Topoa edo/eta autobus-linea publiko ezberdinak) eta kotxe pribatuarena murriztea helburu zuenak tokia izan du aurten.

Horrela, Euskotren eta autobus publikoa gehien erabili duten 50 erabiltzaileetako bakoitzak 20 euroko birkarga jaso du bere Mugi txartelean. 

Udalak Mugikortasun Iraunkorraren Astean eta, bereziki, ekimen honetan parte hartu duten pertsona guztiak zoriontzeaz gain, herritar guztiak animatzen ditu joan-etorriak oinez, bizikletaz edo garraio publikoan egitera. Modu honetan, klima-aldaketa sortzen duten isurpenak murrizten lagunduko dugu, bizitoki osasuntsu eta iraunkorra izateko urrats garrantzitsua emanez.