Musikastek logo berria estreinatuko du bere 50. urteurrena ospatzeko

  • Aurtengo egitaraua maiatzean izango da, eta zortzi jardunalditan zehar 10 emanaldi egingo dira Errenterian
  • Urrezko ezteiak direla eta, liburu bat argitaratuko dute Musikasteren inguruan

Musikastek, Euskal Musikaren Asteak, edizio berezia ospatuko du aurten. Eresbil Fundazioa – Musikaren Euskal Artxiboak eta Andra Mari Abesbatzak ekitaldi honen 50. urteurrena antolatu dute.

Data berezi hau dela eta, ekitaldi honi bizia eman dioten euskal musikagile eta musikarien aniztasuna eta zabaltasuna irudikatzen duen logoa aurkeztu dute.

50. urteurrenean, Musikaste bere jatorrizko hilabetera itzuliko da. Azken bi urtuetako egitaraua urrian ospatu ondoren, aurten maitzean izango da, hain zuzen ere, maiatzaren 19an hasi eta 28an bukatuko da. Guztira, 10 ikuskizun egingo dira zortzi egunetan zehar Errenteriako zazpi eszenatokitan. Egitaraua prestatzeko interpretazio-kalitatea eta programen aniztasuna hartu dira kontuan. Nabarmentzekoak dira Kukai Dantza taldearen eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiak.

Bestalde, urrezko ezteiak direla medio, Eresbil Fundazioak liburu bat argitaratuko du, Musikasteren historiaren gainekoa.