Eskola Feministaren udaberriko programazioan 5 tailer berri eskainiko dituzte Emakumeen Etxean

  • ‍Tailer guztiak doakoak dira eta izena emateko epea irekita egongo da otsailaren 17etik 28ra

Errenteriako Udalak Eskola Feministaren martxotik maiatzera bitarteko programazioa aurkeztu du.

2022ko urrian, Eskola Feministaren bederatzigarren edizioa jarri zen martxan, eta guztira 12 jardueratan 195 emakumek eman zuten izena.

Udaberri honetan, gai berriak lantzen dituzten ikastaroak eskaini nahi dira, eta berriro eskainiko dira autodefentsa feminista eta brikolajeko hastapen-tailerrak, dagoen eskari handiari bide emateko.

Gainera, Neska gazteentzako gunea martxan jarriko da berriz, bisexualitateari eta lesbianismoari buruzko tailer batekin eta 16 eta 18 urte bitarteko nerabeentzako autodefentsa feministako beste batekin.

  • Hauek dira adin guztietako emakumeentzat antolatu diren 5 tailer berriak:

– Gure genealogia feministak

Mugimendu feministak ez dira orain dela hamarkada bateko kontuak; izan ere, feminismoa emakumeek munduko herrialde guztietan aurrera eramandako borroka eta ekarpenari esker garatzen joan da; herriz herri, auzoz auzo, belaunaldiz belaunaldi.

Gaur egungo feminismoak badu bere jatorria, bere testuinguru politiko, sozial nahiz ekonomikoa. Hau guztia ezagutzea, munduan zein Euskal Herrian mugimenduak izandako bilakaera eta aldarrikapenak ulertzea, etorkizuneko erronkei aurre egiteko tresna ezin hobea dela uste dugu.

Tailer honetan, mendebaldeko mugimenduaren historiaz gain, Euskal Herrian 70.hamarkadatik aurrera ezagutu dugun mugimenduaren inguruan solastuko gara, antolatzeko modua eta aurrera eramandako borrokak aztertuz.
Historia ezagutzeak aurrera begiratzen laguntzen baitigu!

Maiatzaren 11 eta 18, 18:00-20:00, euskaraz

– Irrintzi tailerra

Irrintzia gure kulturaren parte da, entzuten dutenak hunkiarazteko indarra duen adierazpide bat. Poztasuna, amorrua, goibeltasuna… adieraz daitezke oihu honen bidez. Baina irrintzia erronka bat ere bada, lotsa gainditu behar da eta.
Ikastaroaren helburuak honako hauek dira: animatzea gero eta emakume gehiagok adierazpide hau hartu eta erabil dezan; oihu honi buruzko ezagupenak ematea; nork bere soinua hobetzea eta ondo pasatzea.

Maiatzak 5, 18:30-20:30, euskaraz

– Autodefentsa feminista Tailerra (hastapena):

Tailerraren helburuak hiru dira: erasoak identifikatzen ikastea, indarkeriaren jatorria eta eraikuntza aztertzea alderdi guztietan, baita haren ondorioak ere.
Eguneroko bizitzako eraso-egoerei erantzuteko eta horiek konpontzeko mekanismoak eta jarduerak bilatzea.

Gure eskubideez, erantzukizunaz eta gure gaitasunez jabetzea ahalbidetuko duen espazio bat sortzea, emakumeen bizitza gizonekiko errespetuz baldintza berdinetan eragozten duen indarkeria-mota horrekin amaitzeko.

Apirilak 1; larunbata; 10.00-14.00/15.30-19.30; gaztelaniaz

– ‍Oinarrizko etxerako brikolajea

Ikastaro honetan helburu nagusia da gure etxeko bizitzan autonomoagoak izatea eta oinarrizko brikolajeari buruzko nozioak ikastea, hala nola: zulagailuak eta barautsak erabiltzea, torlojuak sartzea eta ateratzea, kaladora maneiatzea, bisagrak jartzea, txorrotak muntatzea, zisterna baten funtzionamendua eta arriskuak prebenitzeko oinarrizko jarraibideak eta modu seguruan lan egitea.

Martxoak 25, 10:00-14:00/15:00-18:30, gaztelaniaz

– Niretik neuretzat. Bizitzaren erdigune, ni neu

Tailer honetan ulertu nahi dugu zer esan nahi duen geure buruarentzat bizitzeak, hau da, gure bizitzaren erdigunean gu geu jarri, eta gure beharrizan eta nahiez jabetzeak.

Emakumeok ikasi dugu gure nahiak bertan behera uzten, edo baztertzen, eta harremanen muinean jartzen besteen premiak zaintzea; ikasi dugu, baliotsu sentituko bagara, besteen balioespena behar izaten, edo maitasuna, edo onespena; horrela, mendeko izateko hezten gaituzte.

Tailerrean horri buruz hausnartuko dugu, eta aldaketa-prozesu bati ekingo diogu, gure bizitzaren erdigunean gu geu jartzeko, gure indarguneak eta dohainak ezagutzeko eta, hala, autonomia, gaitasuna eta segurtasun pertsonala areagotzeko.

Asteazkenetan, 15:00-17:00, martxoaren 8tik maiatzaren 24ra, gaztelaniaz

  • ‍Hauek dira Neska Gazteen Txokoan antolatu diren bi tailerrak:

‍- Lesbianismoa eta bisexualitatea, badute zerikusirik nirekin? (16-25 urte)

Sexu-joera horiei buruz gogoeta egingo dugu, zehaztasunez eta gertutasunez, eta arau-heterosexualitateak pertsonengan —baita horiekin bat datozenengan ere— dituen ondorioak azpimarratuko ditugu.

Besteak beste, helburu hauek lortu nahi dira:

-Bisexualen eta lesbianen errealitateak hurbiltzea.

-Cisheteronormak harremanak izateko eta munduan erakusteko moduarekin duen harremana ezagutaraztea.

-Tresna praktiko eta teorikoak eskaintzea, parte hartzaileek mugimendu bisexual eta lesbikoaren aldarrikapen-jarrerak ezagut ditzaten, bai orain, bai historian zehar.

Apirilak 1 , 10:00-14:00, euskaraz

‍- Autodefentsa feminista nerabeentzat, oinarrizkoa (16-18 urte)

Tailerraren helburuak hiru dira: Erasoak identifikatzen ikastea, indarkeriaren jatorria eta eraikuntza aztertzea alderdi guztietan, baita haren ondorioak ere.

Eguneroko bizitzako eraso-egoerei erantzuteko eta horiek konpontzeko mekanismoak eta jarduerak bilatzea.

Gure eskubideez, erantzukizunaz eta gure gaitasunez jabetzea ahalbidetuko duen espazio bat sortzea, emakumeen bizitza gizonekiko errespetuz baldintza berdinetan eragozten duen indarkeria-mota horrekin amaitzeko.

Maiatzak 6, 10:00-13:00, euskaraz

  • Era berean, honako hauek dira martxan jarraitzen duten eta plazak dituzten jabekuntza-taldeak:

-Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea.

– Emakume zaintzaileentzako topagunea.

-Emakume migratuentzako topagunea

Tailer guzti hauek doakoak dira eta izena emateko epea irekita dago otsailaren 17etik 28ra.

Izena emateko bide hauek daude: presentziala, ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan (Herriko Plaza, z./g.) 943 449 600 – 010. Arreta arratsaldez jasotzeko gomendagarria da hitzordua eskatzea. Ordutegia hau da:

Astelehenak: 7:30-14:00 astelehenak

Astearte eta ostegunak: 7:30-19:00

Asteazken eta ostiralak: 7:30-15:00

Edo online, hemen.

Eskola Feministari buruzko informazioa nahi izanez gero, Emakumeen Etxean bertan (Txirrita Parkea, z.g) edo telefonoz (943 449 630) jasotzeko aukera egongo da, astelehen eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara eta astearte, asteazken eta ostegunetan, 16:00etatik 20:00etara.

Programaren eskuorria hemen deskargatu daiteke.