Zabalik da San Marko erromerian artisau postuak jartzeko eskaera egiteko epea

Apirilaren 23an ospatuko da aurten San Marko eguna. Eguna ahalik eta aberasgarri eta osatuena izate aldera, Udala eragileekin elkarlanean hasi da eguneko egitaraua lantzen.

Egun horretan, artisauek postuak jartzeko aukera izango dute baita ere. Eskaerak udaletxeko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta horretarako, interesdunek dagokion eskaera eredua bete beharko dute. Ereduak ZU! zerbitzuan bertan edo errenteria.eus webgunean eskura daitezke. Era berean, nahiago duenak tramitazio osoa udalaren webgunearen bitartez ere egin dezake. Epea apirilaren 7an amaituko da.

Argibide gehiagorako, Kultura sailera dei dezake (943 449635) hala nahi duenak.