Gazte mailako V. Aurresku txapelketa nagusia jokatuko dute asteburuan

Argazkia: Oarso Bidasoko Hitza

Datorren asteburuan, maiatzaren 13 eta 14ean, Gazte Mailako V. Aurresku Txapelketa Nagusia – Gipuzkoar erara jokatuko dute, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak, Erein Elkarteak, Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatuta, Errenteriako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Larunbatean, goizeko 11:00etan, D sailaren (2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak) txapelketa kokatuko dute Legazpiko azokan.

Igandean, goizeko 11:00etan, A sailaren (2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotakoak) eta B sailaren (2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak) txapelketak jokatuko dira Errenterian, Niessen Kulturgunean.

Musikariak

Bi saioetan Legazpiko Goiz deia txistulari taldeak eta Errenteriako Udal txistulari taldeak jarriko diete musika dantzariei.