SOS Arrazakeriak ekoitzitako ‘Hemen eta han’ film labur dokumentalaren aurkezpena egingo dute bihar

Argazkian: ezkerrean, Uyanga Enkhbold eta John Keneth Hrasky Castillo, filmaren protagonistetako bi. Eskuinean Gerar Carrere Sos Arrazakeriako kidea eta Itsaso Cruz, Kultura Aniztasun zinegotzia. (Argazkia: Oarsoaldeko Hitza)

Bihar, asteazkena, 19:00etan, SOS Arrazakeriak ekoitzitako ‘Hemen eta han’ dokumental laburra aurkeztuko dute Joxepa Antoni Aranberri-Anitzenea eraikinean (Madalen kalea 27). Bertan, Europar Batasunetik kanpoko familia etorkinetako bost seme-alabek kontatzen dute nola bizi duten gure herrialdean hazitakoak edo jaioak izan harren, sarritan atzerritar gisa tratatzea. Alderantziz, errealitatea beste modukoa da, izan ere, haiek beren gizarte-nortasuna familia-erreferentzia anitzekin eraikitzen da, baina, era berean, haurtzarotik hazi diren gazteekin hezkuntza eta aisialdia partekatzen dute, antzeko kultura-ingurune batean. Film labur dokumental honek hitza ematen die beren burua diren bezala aurkez dezaten: gainerako belaunaldikoekin batera, gure egungo eta etorkizuneko gizartea osatuko duten gazteak izango dira.

Dokumentalaren finantziazioan parte hartu du, besteak beste, Errenteriako Udalak .

Dokumentalaren aurkezpenean, proiekzioaz gain, protagonistekin solasaldia izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero ondorengo telefonora deitu 667 617 707 edota helbide honetara idatzi, gerardo.carrere@sosracismo.eu.