Gipuzkoako Ganberak saritutako herriko saltokiei aitortza egin diete Udaletxean

Joan den ostiralean Gipuzkoako Ganberak saritutako herriko saltokiei aitortza egiteko ekitaldia egin zuten Udaletxean. Bertan izan ziren, saritutakoekin batera, Errenkoaldeko lehendakaria, Errenteriako alkatea eta korporazioko zenbait ordezkari. Izan ere, aurten Errenteriako hiru dendak jaso dute urtero Gipuzkoako Ganberak banatzen dituen Gipuzkoako Merkataritza Enpresaren sarietako bana: Hache Boutique dendak sari berezia jaso du eus-COMMERCE programan egindako lanagatik eta digitalizazioaren arloan izan duen bilakaeragatik; Osina Ekoguneak Ingurumenarekiko Iraunkorra den Merkataritza Enpresa Saria irabazi du, prozesu guztietan ezartzen dituen energia- eta ingurumen-kudeaketako politikengatik eta bezeroekin garatzen dituen sentsibilizazio-ekintzengatik. Bestalde, Herboristeria Pakik herritarrek boto elektroniko bidez ematen dituzten ‘10bitxiak’ sarietako bat lortu du.

Baina hau ez da udalerriko saltokiek Gipuzkoako Ganberaren sari bat lortzen duten lehen aldia. Horregatik, Errenkoaldek lore sorta bana oparitu zien aurreko edizioetan sarituak izan ziren dendetako ordezkariei.

Zorionak!