Urdaburu Mendizale Elkarteak Ipar Martxa irteera antolatu du larunbaterako

Urdaburu Mendizale Elkarteak Ipar Martxa irteera antolatu du larunbat honetarako. Gaztzarabordako topo geltokian elkartuko dira parte-hartzaileak, 08:20ean.

Irteeraren ibilbidea Zarautz-Getaria-Zarautz izango da, 12 kilometrokoa. eta ez da laua izango.

Antolatzaileek eskatu diete parte hartuko dutenei ura, kirol edo trekkingeko zapatilak, ipar martxako makilak eta mugi txartela eramateko.

Izen-ematea bihar arte egongo da zabalik Urdaburen egoitzan aurrez aurre edo telefonoz (gaur, 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez.