Urriaren 13tik aurrera Errenteriako gazteen emantzipazioa errazteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalduko da

Aurten ere, Errenteriako Udalak gazteen emantzipazioa errazteko dirulaguntza lerroa jarri du martxan.

Dirulaguntzaren helburua da 2023an ordaindutako hileko errenta ordaintzen laguntzea, eta urte honetan zehar alokairu erregimenean etxebizitza hartzeak sortutako gastuak ordaintzen laguntzea.

Dirulaguntza hau, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean dirulaguntzaren iragarkia argitaratu baino 6 hilabete lehenago gutxienez Errenterian erroldatuta dauden gazteentzat zuzenduta dago, hau da, apirilaren 11tik aurrera, eta 18 eta 35 urte bitartean badituzte (biak barne) edo, 18 urte beteta ez izan arren, emantzipatuta bizi direnentzat.

Onuradunek (banakakoak edo bizikidetza-unitate bateko kideak) alokairu-erregimeneko etxebizitza batean bizi behar dute Errenterian.

Diruz lagundu daitezkeen bi gastu-lerro daude:

– 2023an etxebizitzan sartzea.

– 2023ko urtarrila eta abendua bitartean ordaindutako hileko errenta.

Bi kasuetan, elkarbizitza-unitatearen diru-sarrerak 3.000€ gordinetik gorakoak izan behar dute eta, kide bakarrekoa bada, 30.000€ gordin urteko baino txikiagoak; elkarbizitza unitatea bi kide edo gehiagokoa bada, orduan 35.000€ baino txikiagoak.

Eskaerak aurkeztea

Laguntza hori eskatzeko epea urriaren 13an irekiko da eta 2023ko azaroaren 11ra arte eskatu ahal izango da. Horretarako, eskabidea ZU! Zure Udala arreta-zerbitzuan aurkeztu behar da (Herriko plaza, z.g) bere ordutegiaren barruan:

• Astelehena, 7:30etik 14:00etara

• Astearte eta ostegunetan, 7:30etik 19:00etara.

• Asteazken eta ostiraletan, 7:30etik 15:00etara.

Ezinbestekoa da inprimakiak behar bezala betetzea eta agiri osagarriekin batera aurkeztea eta erregistratzea.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gazteria@errenteria.eus helbidera idatzi, gazteria.errenteria.eus/ orrialdea kontsultatu, 943449 600 edo 943449 606 telefono zenbakietara deitu edo ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan zein Merkatuzar eraikineko (Pablo Iglesias, 3) Hezkuntza eta Gazteriaren bulegoetan galdetu daiteke.