Errenteriako Udalak inbertsioak egin ditu kirol instalazioetan

Errenteriako Udalak hainbat inbertsio egin ditu kirol-materiala erosteko eta udal kirol-instalazioak birgaitzeko.

Galtzarabordako kiroldegiko fitness zentrorako hainbat ekipamendu erosi ditu, gehien erabiltzen diren makinetako batzuk berritzeko. Zehazki, honako hauek erosi dira: hankak lantzeko eta belaunak tolesteko “mikro-power” makina bat, gorputzaren beheko enborra lantzeko erabiltzen den “Haka” makina bat, goiko enborra indartzeko erabiltzen den arraun-makina bertikal bat eta trizepsa luzatzeko berariazko makina bat. Inbertsioa, guztira, 14.200 eurokoa izan da.

Fanderiako kirolgunean Futbol 11 zelaiko 16 fokuen ordez LED argiak jarri dira, instalazioaren argi-eraginkortasuna hobetzeaz gain, energia-arloan aurrezpen handia lortzeko. Instalatutako luminariek kirol-instalazioetarako argiztapenari buruzko UNE – EN 121932 araua betetzen dute, eta intentsitateari dagokionez erregulagarriak dira, erregulazio-sistema programagarri espezifikoa baitute.

Azpimarratzekoa da, halaber, Galtzarabordako kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuetako instalazioetan erabiltzen diren igeriketa- eta areto-ikastaroetarako materiala erosi dela, 5.000 euroko zenbatekoarekin.

Inbertsio horiekin, Errenteriako Udalak herriko zerbitzua eta kirola etengabe hobetzeko konpromisoari eusten dio.