2023-2024 denboraldian parte hartzeko deia zabaldu du Zintzilik irratiak

Zintzilik irratiak 39 urte beteko ditu udazkenean eta une honetan 2023/2024 denboraldia prestatzen ari dira.

Horretarako, parte hartzeko deia egin diete pertsona zein kolektiboei, programa bat eginez, momentu zehatz bateko irrati-lanak egiten, irratiari laguntzeko lan ezberdinak eginez…

Parte hartu nahi dutenek zintzilik@sindominio.net helbidera idatzi edo sare sozialen bidez jar daitezke harremanetan urriaren 28a baino lehen.