Atlantikaldian hartuko du parte Gipuzkoako Dantzaguneko ‘Sortutakoak’ programaren proiektutetako batek

Gipuzkoako Dantzaguneak deialdia egin du ‘Sortutakoak’ programaren 23. ediziorako. Helburua izanik Gipuzkoan dantza proiektu berriak sortzea, garatzea eta zabaltzea, aurten hautatutako lau lanek egonaldi bat egingo dute Gipuzkoako Dantzagunearen Errenteriako egoitzan. Gainera, dirulaguntza bat ere jasoko dute, besteak beste, ondoren proiektuaren aurkezpena egiteko.

Horrekin lotuta, ezin aipatu gabe utzi Atlantikaldia jaialdia; izan ere, Dantzaguneko eta Atlantikaldiko zuzendaritzen arteko lankidetzari esker, aurtengo proiektuetako bat Atlantikaldiaren 2024ko edizioan egongo da. Horretarako, izena ematean, nahitaez adierazi beharko da jaialdian parte hartzeko berariazko proposamena.

Zentzu horretan, beharrezkoa izango da proiektuak aurtengo gaiarekin, Artxipelagoarekin, lotura zuzena izatea. Agertu, desagertu, sortu eta eraldatu egiten diren irla txikiekin eta ezberdinekin osatutako eremua da Artxipelagoa. Irlak beraien artean elkar eragiten dute, eta sareak, bideak, zubiak… sortzen dituzte. Azken finean, horixe bera da Atlantikaldia: aniztasunaren eta elkarbizitzaren babeslekua, aurreiritzirik gabea, kultura, jatorrri eta izaera ezebedinak batzen dituen festa.

Hamaika urte betetzen ditu aurten Atlantikaldiak: hamaika urte, hamaika emanaldi, hamaika sorkuntza, hamaika harreman, hamaika algara, hamaika malko, hamaika emozio, hamaika muxu… Bizipen horiei guztiei esker, osotasun armoniatsu bat osatu da, eta osatzen jarraitu nahi da, eta Dantzaguneak bere aletxoa jarriko du honetan guztian beste urte batez.

Parte hartzeko informazioa, oinarriak eta beste hainbeste hurrengo estekan: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/dantzagunea/-/sortutakoak-23#