Petra Jiménezek 100 urte bete ditu

Petra Jiménez Galera Errenteriako bizilagunak 100 urte bete ditu larunbat honetan, martxoaren 23an.

1924ean jaio zen Extremadurako Almendral (Badajoz) herrian, non janari-denda baten jabe zen. Bere senarra Juan Estrecharekin batera, Altzako auzo donostiarrean taberna bat erosi eta bertan egon ziren lanean urte luzez.

Behin Altzako taberna salduta, Errenteriara etorri ziren bizitzera. Petrak 3 seme-alaba ditu, 9 biloba eta beste 9 birbiloba. 100 urterekin inoiz baino alaiago eta umore onez jarraitzen du.

Zorionak!