Emakumeen Etxeak goizez irekiko ditu ateak ostiralera arte

Udaberriko oporren ostean, Errenteriako Emakumeen Etxea goizez egongo da zabalik apirilaren 5era arte, 9:00etatik 13:00etara.

Apirilaren 8tik aurrera Emakumeen Etxeak ohiko ordutegia berreskuratuko du, zerbitzuak, jarduerak eta Eskola feministaren ikastaroak ohiko martxara bueltatuz.