Pontikako aparkalekuetarako onartutako eskaeren behin-behieneko zerrenda argitaratu du Udalak

Errenteriako Udalak pausoak ematen jarraitzen du Pontikako aparkalekua martxan jartzeko. Eraikinak autoak aparkatzeko 180 toki ireki izango ditu, eta beste 6 motorrentzako. Otsailean ireki zen eskaerak aurkezteko epea, eta behin horiek aztertuta, Udalak onartutako eskaeren behin-behineko zerrenda argitaratu du.

Konstultatu esteka honetan onartutako eskaeren behin-behineko zerrenda.

Autoentzako plazetatik 66 eta motorrentzako 6ak lau urterako alokairu bidez erabiltzeko izango dira. Beste 31 automobil-plaza, 50 urterako emakida bidezko aparkalekurako izango dira.

Onartu ez diren eskaeren kasuan, zuzenketak aurkezteko 10 eguneko epea izango dute eskaera horiek aurkeztu zituzten pertsonek.

Aurkeztutako alegazioak aztertu ostean, behin-betiko zerrenda onartuko du Udalak. Hain zuzen, zerrenda hori erabiliko da onuradunak aukeratzeko egingo den zozketa publikoan.

Izan ere, 50 urteko emakidan egongo diren 31 plazetarako 79 pertsonek eman dute izena; eta alokairuzko 66 plazetarako, berriz, 190ek.