Antagonizers Atl eta Azken Sustraiak taldeen kontzertua, larunbat honetan Niessen aretoan

Estatu Batuetako Antagonizers Atl eta Bergarako Azken Sustraiak taldeek kontzertua eskainiko dute datorren larunbatean, apirilaren 27an, Errenteriako Niessen aretoan. Emanaldia gaueko 21:00etan hasiko da.

Sarrerek 8 euroko prezioa dute aldez aurretik erosita, eta 10 eurokoa leihatilan. Sarrerak esteka honetan edo fisikoki Lekuona Fabrikan erosi daitezke.

Antagonizers Atl taldea Europako biran murgilduta dago Kings izeneko lan berria aurkezten. Disko berri honekin, talde estatubatuarrak bere konposizioa hobetzeko denbora hartu du; diska indartsua, koherentea eta punkaren barruan kolektiboki lan egiteko mezua zabalduz.

Atalantakoekin batera, Azken Sustraiak taldea egongo da taula gainean, Goierri izeneko azken lana aurkezteko. Bergarako taldea Euskal Herriko Punk Oi! eszenako erreferente bihurtu da azkeneko urteetan.