Errenteriako ikasleen 404 lan izango dira Madalen Sarietan hautagai

Amaitu da Madalen Sariak literatur lehiaketan parte hartzeko epea. Guztira 404 lan aurkeztu dituzte Errenteriako ikasleek.

Lehiaketa erabakiko duen epaimahaia ondokoek osatu dute: Eider Rodriguez, eta Lander Garro idazleek eta Joxe Mari Jauregi Udal Hizkuntza Politika departamentuko teknikariak. Idazkari lanetan Elixabete Arrese-Igor izango da, departamentu bereko administraria.

Sari-banaketa uztailaren 22an, Madalena egunean, izango da.