San Juan bezperako sua musikak eta dantzak girotuko dute

Aurten ere, San Juan bezpera dela-eta, herriko zenbait eragilek ekainaren 23ko iluntzea girotuko duten ekimenak antolatu dituzte:

  • 19:00: Udal Txistularien Taldeak San Juan bezperako aurreskua eskainiko du Herriko plazan.
  • 22:00: Urdiaingo Kantaia: Udako solstizioari ongi etorria eman eta uzta onak izateko garai bateko errito paganoa da. Emakumeak dira bertan protagonista bakarrak eta 29 bertsoz osatutako kantua abestuko dute. Iraultza dantza taldeak eskainiko du Herriko plazan.
  • 22:05: Soka-dantza eta San Juan sua: San Juan bezperan ohikoa den soka-dantza egingo dute Ereintza dantza taldeko kideek udal korporazioko kideekin batera. Herriko plazan izango da.

Gainera, herriko hainbat auzotan sua piztuko dute auzotarren gozagarri.