Madalenetako herri bazkarirako txartelak bihar jarriko dituzte salgai

Jai Batzordeko kideak gogotsu eta ilusio handiarekin prestatu dute Madalenetako egitaraua, eta urtero lez, elkarlanaren lehen topagunea herri bazkaria izango da, uztailaren 21ean, 14:00etan Herriko plazan. Auzolanean eta herritik herriarentzat antolatutako bazkaria izanik, Batzordeak herritar guztiei luzatu nahi die bertaratzeko eta bazkariaz gozatzeko gonbitea.

Txartelak 17 euroko kostua du helduentzat, eta 11 eurokoa, berriz, haurrentzat. Badago menu beganoa eskatzeko aukera ere, eta, helduen txartelak bezalaxe, 17 euro balio du.

Helduen menua 17 €

  • Entsalada mistoa
  • Langostinoak
  • Oilaskoa parrillan
  • Sorbetea

Menu beganoa 17 €

  • Entsalada mistoa
  • Barazki menestra
  • Lasaña beganoa
  • Sorbete beganoa

Haurren menua 11 €

  • Kroketak
  • Patea
  • Oilaskoa parrillan
  • Helatua

Txartelak bihar bertan jarriko dira salgai Reyna Tabernan (Zumardia) eta Xera Gastrotekan (Xabier Olaskoaga plaza), eta uztailaren 11a izango da erosteko azken eguna. Azkenik, kontuan izan beharko da tiket beganoa erosten duen orok, ondoren, email bat bidali beharko duela kultura@errenteria.eus helbidera, tiket beganoa erosi duela adierazteko.