Irailaren 10ean Gipuzkoako biraren 11. etapa egingo du Urdaburuk

urdaburu_mendi_irteeraUrdaburu Mendizale Elkarteak datorren irailak 10ean, larunbatean Gipuzkoako biraren 11. etapa egingo du, Zegamako tren geltokitik Araiara. Ibilbidean zehar, besteak beste, San Adriango koba eta galtzara, Aratz (1443) tontorra eta Zirauntza iturburua igaroko ditugu. Denera 18 km-ko luzeera eta 1000 metroko gora-behera izango du, eta 5 ordu eta erdi inguruko iraupena. Autobusa Errenteriatik irtengo da goizeko 7:30etan Zumardiko autobus geltokitik eta ordulaurden beranduago Aritzetatik.

Izena emateko gure egoitzan (Juan de Olazabal 23 kalean) egoin daiteke, edo 943-527879 telefonora deituz astearte eta ostegunetan 20:00 eta 21:30 bitartean.