‘Green Room’ filma emitituko da irailaren 15ean

cartelgreenroom Errenteriako Ozzinema zinekluba bueltan da, udako atsedenaldiaren ostean, bigarren denboraldiari hasiera emanez. Itzulerarako Ozzinemak, Euskal Herrian ‘Green Room’ filma estreinatuko du. Nahiz eta suvival thriller honen estreinaldia mugatua izan den, kritiketan eta publikoaren artean arrakasta handia lortu du.
Filma, Jeremy Saulnier zuzendariaren eskutik dator eta Cannes eta Sitges festibaletan aurkeztua izan da. Patrick Stewart (Star Trek: The Next Generation telesaila, X-Men saga) aktorearen maisu lanaz goza dezakegu baita orain dela gutxi utzi gaituen Anton Yelchinen (Terminator Salvation, Star Trek: Más Allá) azken lanetako bat.
‘Green Room’ filmak punk talde baten biziraupena erakusten digu talde neonazi baten aurrean. Bere estreinaldia mugatua izan da, hiri handietan baino ez dute izan ikusteko aukera: Madril, Bartzelona eta Valentzian adibidez. Horregatik, hau da bere lehen estreinaldia Euskal Herrian.
greenroom_f2Estreinaldi  hau, aurkezpen eta solasaldi batez girotuta egongo da Josemi Beltranen, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen zuzendariaren, eskutik.
Denboraldi berri hau, Irailaren 15ean, osteguna, 19:30etan Niessen Zinemetan edukiko du hasiera. Sarrerak Niessen Kulturgunean salgai daude (4€).