I Cross Training Challenge proba antolatu dute abenduaren 7rako Galtzarabordan

Abenduaren 7an, larunbata, I Cross Training Challenge-a egingo da Galtzarabordako Kiroldegian beren mugak ezagutu nahi dituzten kirolari guztientzat.

Proba 10 postako zirkuitua da: 45 segundoko lana eta 15 segundoko errekuperazioa ariketen artean. Lehiaketa 11:00etan hasiko da eta banaka zein binaka lehiatu ahal izango da.

Informazio gehiago eta izen emateak: Galtzarabordako eta Fanderiako harreretan eta fitness aretoetan. Plazak mugatuak dira.

Aurreko astean, proba-saioak

Proba prestatu eta zirkuitua, ariketak eta lehiaketan erabiliko diren materialak ezagutzeko asmoz, proba-saioak antolatu dira: azaroaren 26an, asteartea, 20:00etan; azaroaren 28an, osteguna, 10:00etan, eta abenduaren 3an, asteartea, 20:00etan.