Añarbeko Uren Mankomunitateak, Errenteriako eta Donostiako udalekin batera Añarbeko Baso Erreserba ezagutarazteko kanpaina bat jarri du martxan: Añarbe Baso Erreserba, basoak eta urak bat egiten duten eremua. Hala, eta beste hainbat ekintzaren artean, iganderako, azaroak 3, Ugaldetxoko basoak PR-Gi 1001 ibilbidea prestatu dute.
Zailtasun ertaineko ibilbide honetan, 700 metro igoko dituzte parte-hartzaileek, 10,5 kilometro inguruko luzeran. Ibilbidean, gainera, Oberango pagadia zeharkatzeko eta Urumea ibaiaren ur garbiak ikusteko aukera izango da.
Abiapuntua Ereñozu auzoko Ugaldetxo taberna izango da, Hernani eta Goizuetako lotzen dituen GI-3410 errepidearen ertzean, 9:15ean.
Antolatzaileek mendian ibiltzeko arropa eta oinetako aproposak, ura eta jateko zerbait eramatea gomendatu dute. Bisita dohainik izango da izena aldez aurretik eman behar da. Horretarako ostegunera arte dago epea, 8:00etatik 17:00etara, 943 555 431 edo 690 720 264 telefonoetara deituta.