Errenteriako Udalak Landarbaso Abesbatzari harrera ofiziala antolatu dio. Ekitaldia ostiralean, hilak 29, izango da arratsaldeko 18:00etan, Udaletxeko Pleno Aretoan.
Udalak ekitaldi honen bidez abesbatzak izan duen ibilbide oparoaren eta lanaren aitortza eskaini nahi dio.