Lehen faseko neurri berrien ondorioz udalerri barruko pertsonen mugikortasun handiagoa aurreikusten dela eta, herriko autobus-zerbitzua % 55 handitu da aurrekoarekin alderatuta, jende gehien dagoen ordutegian. Horrela, arratsaldeko 14:30 arte maiztasuna 30 minutukoa izango da gaurtik aurrera .
Linea eta ordutegien benetako erabilerari buruz jasotako datuetan oinarritu da aldaketa, ibilgailu bakoitzaren barruan baimendutako gehieneko edukiera betetzen dela bermatzeko: 32 pertsona autobus handietan eta 10 mikrobusetan.
Gainera, ogorarazi nahi da nahitaezkoa dela garraio publikoaren barruan maskarak erabiltzea.