Aurten ez da San Juan bezperako ospakizunik egongo Herriko plazan

Une honetan beharrezkoak diren segurtasun eta distantzia neurriak ziurtatzea ezinezkoa denez, aurten bertan behera geratu dira San Juan bezperako ospakizunak Herriko plazan: Errenteria Musikaleko ikasleen aurreskua, kalejira Ereintzako txistulariekin, Soka-dantza eta San Juan sua.

Era berean, Iraultza dantza taldeak Urdiaingo Kantaia bertan behera utzi du arrazoi bera dela eta.

Hala ere, ekainaren 23a egun garrantzitsua denez, telematikoki ospatzeko aukera egongo da. Horretarako, Iraultza dantza taldeak iazko kantaiaren bideoa eta aurreko urteetako argazkiak zabalduko dituzte sareetan eta Ereintza dantza taldeak Soka-Dantza sinbolikoki irudikatuz sortu duen bideo bat ikusi ahal izango da Herri Bizian. Esteka eta gainerako xehetasunak datorren astean jakinaraziko dira.