“La ladrona de libros” filma proiektatuko dute Zinema zabalduz zikloaren barruan, ostegunean

La ladrona de librosZinema zabalduz zikloak La ladrona de libros filmaren proiekzioaren estreinatuko du urte berria, datorren ostegunean, hilak 16.

Izenburu bereko nobela arrakastatsuan oinarritutako pelikulak Alemanian Bigarren Mundu Gerraren izugarrikeriak bizi dituen Liesel txikiaren istorioa kontatzen du. Neskatoak, liburuak lapurtu eta beste batzurekin konpartitzen ditu egoera lazgarriaren kontsolagarri.

Ohikoa denez, pelikula 18:00etan hasiko da Niessen zinemetan eta ordu erdi lehenago, 17:30ean, kafea eskainiko diete harrera gunera bertaratzen diren erretiratuei. Zinema zabalduz ekimenaren arabera,  bi ostegunetik behin, Errenteriako erretiratuen elkarteren bateko txartela erakutsita, 2,40 euroan eskuratu ahalko dituzte, zineramako txartela eta emanaldiaren aurreko kafea.

Sarrerak salgai daude dagoeneko zinemetako leihatilan.