Amaitu da Madalen Sariak literatur lehiaketan parte hartzeko epea. Guztira 404 lan aurkeztu dituzte Errenteriako ikasleek.
Lehiaketa erabakiko duen epaimahaia ondokoek osatu dute: Eider Rodriguez, eta Lander Garro idazleek eta Joxe Mari Jauregi Udal Hizkuntza Politika departamentuko teknikariak. Idazkari lanetan Elixabete Arrese-Igor izango da, departamentu bereko administraria.
Sari-banaketa uztailaren 22an, Madalena egunean, izango da.