Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietako eskaintza aldatuko da Aste Santuan

Galtzaraborda_kiroldegia Aste Santuari dagozkion bi asteetan (martxoaren 21etik apirilaren 2ra) aldatu egingo dira Fanderia eta Galtzarabordako kirol instalazioetan eskaintzen diren ikastaroetako ordutegi eta jarduerak. Egutegi alternatiboa osatu da zenbait jarduera eta ordutegi berriz.

Galtzarabordan zein Fanderian egiten diren helduen ikastaroetako egutegi berria Kirolkide Errenteriaren web orrian dago jarrita. Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioetako harreran ere eskura daiteke.

Ikastaroa egin nahi duten guztiak, bai Fanderiakoek bai Galtzarabordakoak, bertako instalazioetara bertaratu daitezke. Plaza kopurua jardueraren arabera dago mugatua. Ikastarogileek jarduera hasi baino ordu erdi lehenago akreditazioa jaso beharko dute kirol instalazioen harreran.

Jarduera horiek bi instalazioetako ikastaroetan izena eman dutenentzat soilik dira.