Errefuxiatuen tragediaren aurrean adierazpen instituzionala adostu du Udalak

Errefuxiatuen tragediaren aurrean Errenteriako Udaleko bozeramaileen batzarrak aho batez adierazpen instituzionala onartu du. Hori horrela, Europako Batzordeari, Europako Estatuei eta bereziki Estatu espainiarrari Idomenira berehala giza laguntza bidaltzea exijitzen die. Gainera, Europar Batasunaren barneko muga guztiek berehala irekitzea ere eskatu du Udala.

Bestelakoak ere exijitu dizkie Udalak. Hala nola, Europara sartzeko bide seguruak ezartzea, asilo eskubideari dagokionez nazioarteko araudia errespetatzea, migrazio politikak aldatzea atzerritarren legea bertan behera utziz edota pertsonek duten mugitzeko askatasuna bermatzea.

Europako Batasunak eta Turkiak egindako aurre akordioa ere errafusatu du Errenteriako Udalak. Azkenik, Udalak bat egin du Europa osoko gizarte-erakunde, sindikatu eta alderdi politikoek sinatutako “PASABIDE SEGURUA” MANIFESTUAREKIN eta, ildo horretan, EBri eta estatu kideei eskatu die agindu dezaten korridore humanitarioak sortzeko eta Europar Batasuneko 28 estatu kideen artean ahalbidetu dezaten pertsona horien asiloa, betiere errespetua oinarri hartuta.

[button link=”http://herribizia.errenteria.eus/app/uploads/sites/2/2016/03/ERREFUXIATUEN-TRAGEDIA_eus.pdf” bg_color=”#d16200″]Adierazpen instituzionala[/button]