Aparkatzeko txartela berritzeko garaia iritsi da

korsario ikutzaErrenterian autoa aparkatzeko txartela berritzeko garaia iritsi da. Datorren astelehenean irekiko da berritzeko epea eta otsailaren 4a arte mantenduko da irekita. Honakoak dira prezioak (iazkoen berdinak):

  • 47,10€ lehen autoarentzat
  •  70,55€ bigarren autoarentzat
  • 105,90€ hirugarren autoarentzat
  • 158,70€ laugarren autoarentzat
  • 238,20 bosgarren eta gainontzeko auto guztientzat

Berritzeko bulegoa aldatu egin da. Korsario Ikutza kalera itzuli da bulegoa, 5. zenbakira. Astelehenetan 10:00etatik 13:00era eta 16:30etik 19:30era izango da irekita eta larunbatetan goizez bakarrik. Txartela berritzeko NANaren fotokopia eraman behar da eta autoaren zirkulazio baimena.

Berritzen ez duten pertsonei automatikoki emango zaie baja eta berritu nahi badute hasieratik hasi beharko dute berriz prozesua.