Galtzarabordako kiroldegian izango da aurkezpena, otsailaren 24an, 19:30ean. Bertan honako konpartsa hauek hartuko dute parte:
- Eureka
- Alaia
- Telleriko Guraso elkartea
- Danza-rin
- Jubilatuen Elkarteak
- Boveda
- Showtime
- Furius
- Odissey
- Euforia
- Mystic
Sarrerak Kulturguneko leihatilan salduko dituzte hilaren 22an, asteazkena 9:00etatik aurrera. Sarreren prezioa euro 1ekoa da eta pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ahal izango ditu gehienez.