Enpresen Gizarte Erantzukizunak eta enpresen arteko sareek dakartzaten onurez jarduteko jardunaldia izango da bihar, martxoaren 2an. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara Oiartzungo Lanbarren industriagunean dagoen Salto Systems enpresan. Hizkuntza komunitateen arteko bizikidetza bermatzea eta enpresen arteko elkarlana eta sareak eraikitzea gaur eta biharko enpresa arrakastatsuek gainditu beharreko erronkak dira. Hauen gakoak aztertuko dira jardunaldian, Oarsoaldeko espazio sozio-ekonomikoa eguneratu eta indartzeko asmoz.
Jardunaldiko hizlari nagusia Kataluniatik etorriko den “Responsabilitat Global”eko aditu Josep Maria Canyelles izango da.
Josep Mariaren esanetan, “Enpresa batzuek gizarte erantzukizunaren arloan egin dezaketenak ez du behar besteko ahalmenik gizarte eta enpresa-kultura osotasunean bilaka arazteko. Testuinguru horretan sortu da Gizartearekiko Erantzule den Lurraldea kontzeptua, askotariko erakundeek gizarte erantzukizuna euren kudeaketan sar dezaten eta erantzukizuna, iraunkortasuna, gardentasuna edo etika bezalako balioak lurraldearen markaren ezaugarri bihur daitezen”.
Hitzaldi nagusiaren ondotik enpresen arteko sareen eta elkarlanerako ekimenen onurak aztertuko dira mahai-inguruan. Tkguneko Fermin Lazkano, Elayko Anaje Narbaiza, Olatukoop-eko Beñat Irasuegi eta Art for life!-eko Miren Lauzirika izango dira partaideak. Nerea Azurmendik gidatuko du mahai-ingurua.
Mahai-inguruaren ondotik, eztabaida taldeak egingo dira bi auziri edo galderari erantzun nahian.
Egitaraua
10:00 – 10:10 Aurkezpena
10:10 – 11:10 Hitzaldia
Enpresen ardura soziala eta hizkuntza kudeaketa: zergatik eta nola ekin?
Josep Maria Canyelles, Responsabilitat global
11:10 – 11:30 Atsedenaldia / Kafea
11:30 – 12:30 Mahai Ingurua
Enpresen erantzukizun soziala eta elkarlana.
Nerea Azurmendi, Diario Vasco
Fermin Lazkano, Tkgune-Asmaola
Beñat Irasuegi, Talaios – Olatu koop
Anaje Narbaiza, Elay
Miren Lauzirika, Art for Life!
12:35-13:15 Talde Fokala
Zer behar dugu enpresok aktibatzeko?
Zeren inguruan antola ditzakegu enpresa sareak Oarsoaldean?