Errenteriako Herri Bizia udal aplikazio berria jada eskuragarri eta erabilgarri dago. Android zein IOSerako APPa doakoa da. Besteak beste, irailaren 24ra bitarte ospatzen ari den Atlantikaldiako egitaraua eta ekitaldiak kontsulta daitezke bertan. Horrez gain, albisteak, agenda, eta informazio praktikoa ere aurki daitezke; eta aurrerago, aukera gehiago eskaniko ditu, kontsultak, udalarekin harremanetan jartzeko bideak eta abar.
Modu errazean instala daiteke APPa ondoko loturan: http://herribizia.errenteria.eus/app/