Urriaren 6an izango da 1938-39 kintoen bazkaria

Azken urteotan indarra hartu duen ekimena da 1938 eta 1939 urtean jaio zirenen bazkaria. Aurtengoa 5. edizioa izango da eta antolatzaileek parte hartzera dei egin diete urte horietan jaio diren errenteriarrei.

Datorren urriaren 6an, larunbatarekin, egingo da ekitaldia. 12:30ean meza izango da Zaharren Egoitzan, eta bazkaria Lintzirin jatetxean egingo dute 14:15ean. Prezioa 55 € koa izango da, eta izena emateko Esther (943002670), Maria Pilar (943512051) edo Bautistarekin (943512879) hitz egin behar da.