1

Nudo mixteco

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Francisaldiaren baitan, Zinegoak, Bilboko gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren hedapenarekin bat eginez eta Oz Zinema elkartearekin elkarlanean, Ángeles Cruz zuzendariaren Nudo mixteco fikziozko filmaren proiekzioa egingo da. Sinopsia: San Mateoko jaietan elkarri loturiko hiru istorio. María bere ama lurperatzera itzuliko da, aita aurrez aurre jarri eta ihes egiten du, ziurgabetasun eta minez beterik, Piedadi, duela gutxi berriz aurkitu den haurtzaroko maitasunari, berarekin Mexiko Hirira joatea proposatuko dio. Esteban hiru urteren buruan itzultzen da eta, bere faltan, Chabela, bere emaztea, beste gizon batekin elkartu dela ikusten du; Haserretuta, epaitu egiten du Komunitateko Batzarraren aurrean. Bere aldetik, Toñak bere mina berbizitzen du iraganean jasandako tratu txarren aurrean eta orain alabak bizi duen errealitatea da, babesteko bere familiari aurre egin beharko dio. Oaxako Mixtekako herri batean gurutzatzen diren istorioak izango dira, tradizio eta ohiturek gobernatutakoak. Ángeles Cruz mexikar aktore, gidoilari eta zinema zuzendaria da. Zuzendari eta gidoilari gisa bere filmetan emakume, indígena eta lesbiana gisa salaketa soziala helarazten du. Frantziako XVI Zinema Biraren Ariel eta La Palmita EFM Saria jaso du.

Gaztelania / azpitituluak: euskara eta gaztelania.

Antolatzailea: Berdintasun saila eta Oz Zinema Elkartea

Sarrerak: Ez da sarrera edo gonbidapenik behar