Lekuona Fabrika ondoko parkean esperimentu bati hasiera eman diogu, lagunak!
Anima zaitezte osatzen ari garen pentsalari taldean parte hartzera!
Zer da parke bat? Zein ekintza dibertigarri egin nahi dituzue bertan? Liburutegia parkera atera al dezakegu?
Laborategi honetan zuek zarete protagonista.
JUDITH BLAZQUEZ (haurrentzako arte, arkitektura eta yogan tailerretan aditua) gonbidatu dugu denen artean liburutegi txokoa parkean eraikitzeko.
LH 4-LH5-LH6ko ikasleentzat
Apirilaren 26an, 17.30-19.30
Jakinmin elkartekoak gidari izango dira
Hizkuntza: euskara
Gonbidapenak sarrerak.errenteria.eus edo Lekuona Fabrikan hartuko dira.