Albisteak

    Sindi_mozorroa

    Zabalik da inauterietako tabernen arteko mozorro lehiaketan izena emateko epea

    Inauteriak | Kultura 2019-01-16 | 0

    Inauteriak direla eta, Errenteriako Udalak, Inauterietako batzordearen ekimenez, tabernen arteko mozorro lehiaketa antolatuko du bosgarren urtez. Pasa den azaroan egindako herri-galdeketan, datorren inauteria zirkuak jantziko duela erabaki zuten herritarrek eta, horixe izango da, lehiaketan parte hartu nahi dutenek ardatz hartu beharko duten gaia. Parte hartzeko, nahikoa da, Zu! Zure Udala zerbitzuan eskaera egitea otsailaren 8a […]

    Inauterietako gaiaren aurkezpena

    Zirku giroa ekarriko du 2019ko Errenteriako inauteriak

    Inauteriak | Kultura 2018-11-23 | 0

    Inauteriak festa haundi bihurtu nahi ditu Inauteri Batzordeak eta horregatik, aurten ere, lanean gogora ari dela adierazi zuten, atzo, hilak 22, prentsa aurrean: ‘Dagoeneko ezagunak zaizkigun Oilarqueen, Asteme eta Katuko pertsonaien laguntzarekin, jendez bete nahi ditugu herriko kaleak eta jai giroa ahalik eta txoko gehienetara hedatu’. Gainera, jai parte-hartzailea sustatu nahi dutela esan zuten eta […]

    Asteme-eta-Oilarqueen-h

    Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2019ko inauterietan?

    Inauteriak | Kultura 2018-11-02 | 4

    Errenteriako inauteriak kolorez eta jendez beteko ditu herriko kaleak. Izan ere, Inauterietako Batzordeak jai jendetsu eta parte-hartzailea antolatu nahi du. Horretarako, herria, tabernak, dendak, kuadrilak… gai zehatz baten inguruan mozorrotzeko deia egin nahi dute eta gaia hautatzeko, herritar guztien artean galdeketa jarri dute martxan. Hala, herritarrek Inauteritako Batzordeak proposatutako 6 gaien arteko aukeraketa egin ahal […]

    Inauteriak 2018_larunbat inauteria (26)

    Inauteriak antolatzeko lehenengo bilera datorren ostegunean

    Inauteriak | Kultura 2018-10-18 | 0

    Errenterian antolatzen diren jai ezberdinenetan parte-hartzea handitzen ari dela ikusita, Udalak bultzada handia eman die azken urteotan inauteriei, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Azken urteotako egitarauan proposamen berriak landu dituzte eta izandako harrera ikusita, aurten ere, ildo beretik jarraitzeko asmoa dute. Hori dela eta, 2019ko inauterien antolaketan parte hartu nahi duten guztiekin bilera bat egingo dute […]

    Inauteriak2018

    Inauterietako argazkiak herritarren eskura jarri ditu Herri Biziak

    Inauteriak | Kultura 2018-02-27 | 0

      Inauterietako hainbat eta hainbat ekintzetako argazkiak argitaratu ditu Herri Biziak, Kaldereroetatik hasi eta Inude eta artzainen desfilea arte. Guztiak Flickr-en jarrita daude, herritarrek bertan ikusi edo hala nahi izanez gero, deskargatzeko. Argazki guztiak libreak dira CC-BY-SA lizentziarekin eta beraz, edonork jaitsi ditzake tamaina ezberdinetan. Lizentzia libre honek eskatzen duen bakarra, argazkia erabiltzean iturriaren aipamena egitea […]

    Zuketz

    Zuketz eta Aker Pub tabernek jaso dituzte mozorro lehiaketako sariak

    Inauteriak | Kultura 2018-02-23 | 0

    Tabernen arteko mozorro lehiaketako sariak Zuketz eta Aker Pub izan dira aurtengoan. Guztira 19 izan dira inauterietako lehiaketa honetan, ofizioen gaia ardatz hartuta, parte hartu dutenak: Xera, Landare, Zuzen, Sindikato, Egiburu, Gamon 14, Aker Pub, Kerala eta Zuketz. Guztien artean, Zuketz izan da arte ederretan aditu talde batek osatutako epaimahaiak aukeratu duena. Ondorioz, 700 euro jasoko ditu 2019ko inauterietan taberna mozorrotzeko […]

    2017 Iñudeartzaiak 206

    Inude eta artzainen konpartsa kalez kale ibiliko da igandean

    Hezkuntza | Inauteriak | Kultura 2018-02-15 | 0

    Orereta Ikastolak, 21. urtez segidan, inude eta artzainen konpartsa antolatu du. Igandean, otsailaren 18an, eguerdiko 12:00etan, abiatuko da Koldo Mitxelena plazatik ikastolako haur eta gazteek, guraso eta irakasleek osatutako konpartsa, eta desfile horrekin bukatuko dira 2018ko inauterietako ekintzak. 250 gaztek eta 200 helduk osatutako konpartsak, 450 partaide guztira, Errenteriako kaleak zeharkatuko ditu Sarriegiren musika lagun. […]