Egitaraua

  • 15:00 Sorgintxulo kalean zehar Gamon ikastetxeko kadereroen desfilea. Ondoren, ikastetxeko patioan pregoia eta dantza.Antolatzailea: Gamon Ikastetxea.

  • KALDEREROAK
  • 19:30 Kaldereroen konpartsa, Pasai Txarangarekin.
    Ibilbidea: Alabergako plazatik irten, Biteri, Biteri-txiki, Gamon Zumardia, Herriko Enparantza (kanpamentua), Madalena, Maria de Lezo, Xenpelar, Biteri, Alabergako plaza.
    Antolatzailea: Arditurri Alabergako Auzo Elkartea.

  • OSTEGUN GIZENA
  • 6:00 Erdialdeko kaleetan zehar.
    Txistularien Udal Bandaren diana.
  • 16:45 San Markosene. Danza-rinen saioa.
  • 17:30-19:00 Aurpegia margotzeko tailerrak harrentzat. Foru plaza, Xabier Olaskoaga plaza, Koldo Mitxelena plaza eta Diputazio plaza.
  • 18:00-20:00 Herriko kaleetan zehar. Lagunak txaranga.
  • 19:15 Haurraren azeri dantza. Xabier olaskoaga, Biteri Txiki eta Herriko plaza (emanaldia).
    Antolatzailea: Errenteria Musikal Udal Musika eta Dantza Eskola.
  • 19:00 Azeri Dantza Ibilbidea: Juan de Olazabal, Kortsario Ikutza, Biteri, Xabier Olaskoaga Plaza; Morronguilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen, Foru plaza, Biteri txiki, Zumardia eta Herriko plaza.
    Antolatzailea: Ereintza Dantza Taldea
  • 20:00 Herriko plazan Inauteriei hasiera emateko ekitaldi berezia: Azeriko lagunak Udaletxeko balkoira irtengo dira jaiari hasiera emateko.
  • Jarraian, Azeri Dantza
  • Ondoren, Amulleta Danbor Kofradia eta Lagunak txaranga Erdiguneko kaleetan zehar.

  • OSTIRAL ARGALA
  • 6:00 Txistularien Udal Bandaren diana joko du. Ugarritze, Iztieta eta Alberga Behealdea
  • 11:30 Inauteri jaiaren desfilea. Gaia: Jolasak eta Jostailuak. Ibilbidea: Pelotari kalea (Koldo Mitxelena ikastetxea), Galizia errotonda, Donostia kalea, Alabergako errotonda, Biteri kalea, Xenpelar kalea, Foru enparantza, Madalen kalea, Herriko enparantza, Zumardia, Nafarroa etorbidea.
    Antolatzailea: Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea.
  • 14:30 Inauteri desfilea. Gaia: Euskal Inauteriak. Ibilbidea: Bizarain ikastola (Beraun eraikina), Crisostomo Arriaga, Aita Donosti, San Marko, Jose Mª Usanditzaga, Pablo Sorozabal enparantza, Jose Mª Usanditzaga, Norberto Almandoz eta Bizarain ikastola. Antolatzailea: Bizarain ikastola.
  • 15:30 Inauteri desfilea. Gaia: Euskal inauteriak. Ibilbidea: Koldo Mitxelena plaza, Maria de Lezo kalea, Xenpelar kalea, Herriko plaza, Erdiko kalea, Agirre Lehendakari plaza. Antolatzailea: Orereta Ikastola
  • 18:00 “LAPURDIKO INAUTERIAK KONPARTSA” Ibilbidea: Xabier Olaskoaga plaza, Biteri Txiki, Zumardia, Herriko plaza, Kapitain enea, Koldo Mitxelena ikastetxeko patioa.
    Antolatzailea: Errenteria Musikal Udal Musika eta Dantza eskola.
  • 19:30 “Jolaspoteoa” Inauterietako pertsonaiekin. Erdialdeko kaleetan zehar.
  • 19:30 Galtzarabordako Udal Kiroldegia.
    Konpartsen aurkezpena: Txasiss,, Odissey, Eureka, Boveda, Danza-rin, Showtime, Furius, Titanes, Activadance, Cocó Dance.

  • LARUNBAT INAUTERIA
  • 12:00 “OarsoIrriak Jolasen Musikala”, Familiak dantzan jartzeko. Ibilbidea: Merkatuzar, Foru plaza , Biteri kalea, Xabier Olaskoaga plaza, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza , Maria de Lezo kalea, Madalena kalea, Herriko plaza, Zumardia. Antolatzailea: Oarsoirriak.
  • 14:00 Merkatuzar. Herri-bazkaria.
  • 16:30
    • Jolas Erraldoiak Zumardia
    • Jolas tradizionalak Foru plaza
    • Egurrezko jolasak Xabier Olaskoaga plaza
    • Kubik errokodromoa Herriko plaza
  • 17:30 Herriko kaleetan zehar. Deiadar txaranga
  • 18:00 Herriko kaleetan zehar. Buruhandiak eta erraldoiak
  • 18:30 Disko festa Zumardia.
  • 18:30 Herriko Plaza “Jostailu eta Jolasen Inauteria” Photocalla
  • 18:30 Konpartsen desfilea: Alaia, Activadance, Danza-rin, Cocó Dance eta Lezoko Estandak Ibilbidea: Pontika, Arramendi pasealekua, Errioxa biribilgunea, Tulle, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI, Nafarroa hiribidea, Galizia biribilgunea, Nafarroa hiribidea, Gamon Zumardia, Matxain biribilgunea, Nafarroa hiribidea Gabierrota biribilguneraino.

  • IGANDE INAUTERIA
  • 6:00 Txistularien Udal Bandaren diana. Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alaberga.
  • 12:00 Konpartsen desfilea: Show Time, Boveda, Furius, Odissey, Eureka, Titanes, Txassis, Intxaur-Txiki, Alaia, Activadance, Danza-rin eta Cocó Dance. Ibilbidea: Pontika, Arramendi pasealekua, Errioxa biribilgunea, Tulle, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI, Nafarroa hiribidea, Galizia biribilgunea, Nafarroa hiribidea, Gamon Zumardia, Matxain biribilgunea, Nafarroa hiribidea Gabierrota biribilguneraino.
  • 16:30etatik aurrera arratsalde osoan zehar jolas gunea Zumardian
  • 17:00 Activadance konpartsaren desfilea. Ibilbidea: Luis Mariano plaza, Beraun kalea, Noverto Almandoz, Galtzaraborda kalea, San Markos kalea, Jose Maria Usandizaga eta Pablo Sorozabal plaza.

  • ASTELEHEN INAUTERIA | TXIKIEN EGUNA
  • 6:00 Gaztaño, Agustinak, Fanderia, Lartzabal eta Gabierrota. Txistularien Udal Bandaren diana.
  • 11:30 Niessen Kurlturgunean Film emanaldia
  • 17:00-19:00 Beraun eta Markolako Ludoteketan. Jolas eta jostailuetan oinarritutako Txokoak. 6-12 urte bitartekoentzat
    Antolatzailea: Udal Ludotekak.

  • ASTEARTE INAUTERIA
  • 6:00 Txistularien Udal Bandaren diana. Erdigunea.
  • 18:00 Sardina Ehorzketa iragartzeko erretreta. Ibildidea: Eliza kaleko Amulleta Elkartetik Martin Etxeberria kaleko Ereintza elkartera. Antolatzailea: Amulleta Danborraren Kofradia.
  • 19:30 Sardina ehorzketaren hileta-segizioa, Errenteriako musika kultur elkarteko bandak eta Amulleta danbor kofradiak lagunduta.

    Ibilbidea: Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Foru plaza eta Herriko plaza.

    Udaletxeko arkupeetan photocalla montatuko da Ereintzaren eskutik Sardiñarekin eta pertsonaiekin argazkiak ateratzeko dantza bukatu ostean.

  • Jarraian, Bertsoak eta azken agurra. Antolatzailea: Ereintza elkartea

  • IÑUDEAK ETA ARTZAINAK
  • 12:00 Piñata Igandea: Iñudeen eta Artzainen desfilea. Ibilbidea: Koldo Mitxelena plaza, Maria de Lezo, Xenpelar, Viteri, AlfonsoXI, Pelotari, Kapitainenea, Zumardia, Herriko plaza, Foru plaza, Xenpelar, Morronguilleta eta Koldo Mitxelena plaza. Euria eginez gero Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan izango da. Antolatzailea: Orereta Ikastola

Albisteak

    Inauterien aurkezpena

    Badatoz inauteriak!

    Inauteriak | Kultura 2020-02-13 | 0

    Badatoz inauteriak eta azken urteetako bideari jarraiki, inauteri koloretsuak antolatzeko lanean aritu dira Inauteri Batzordeko kideak eta ‘indar berezia’ jarri dute, herritar guztien gozamenerako, adin guztietarako egitaraua antolatzeko. Herria zertaz mozorrotu nahiko luketen galdetu zieten herritarrei duela 4 hilabete, eta geroztik, eskuartean dituzuen ekintzak lantzen aritu dira: ‘Kaldereroekin ekingo diogu festa giroari asteburu honetan eta […]

    Kaldereroak_22-h

    Kaldereroetan parte hartzeko entseguak astelehenean hasiko dira

    Alaberga | Inauteriak | Kultura 2020-02-06 | 0

    Urtero bezala, Alabergako Auzo Elkarteak otsailaren 15ean arratsaldeko 19:30ean, kaldereroie ongi etorria emango die Inauteriei hasiera emateko. Hori dela eta, parte hartu nahi duten guztiei jakinarazi nahi diete datozen otsailaren 10, 11 eta 13an, 19:15ean, entseguak izango direla auzo elkarteko lokaletan. Helburua herri eta auzo giroa sustatzea denez, parte hartzea animatu nahi dituzte herritarrak.

    Herri bazkarirako kartela

    Inauterietako herri bazkarirako tiketak larunbatean jarriko dira salgai

    Inauteriak | Kultura 2020-02-03 | 0

    Inauteri batzordeko kideak gogoz eta ilusioz ari dira ekimen guztiak prestatzen. Besteak beste, eta azken urteetako arrakasta kontuan izanik, herri bazkaria ere antolatu dute: otsailaren 22an izango da hori, 14:00etan, Merkatuzarren. Bazkariaz gozatzeko tiketak 15 euroko kostua du helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Menu beganoa dastatzeko aukera ere izango da; aukera hau nahi dutenek helduen […]

    Azeri dantza_2019

    Azeri Dantza ikasteko entseguak otsailaren 5ean hasiko dira

    Inauteriak | Kultura 2020-01-27 | 0

    Urtero ostegun gizenez, Ereintza Dantza Taldearen eskutik, Azeri dantzak Errenteriako kaleak festa giroan murgiltzen ditu eta Herriko plazako emanaldiarekin inauteriei hasiera ematen zaie. Dantza zirikatzailea eta dibertigarria da Azeri Dantza eta Ereintza Dantza Taldeko kideek herritarren parte- hartzearekin festa are eta ederragoa egin nahi dute; festa herrikoiagoa, alegia. Horregatik, bertan parte hartzeko gonbita luzatu nahi […]

    Print

    Jolasen Musikala kalera aterako du Oarsoirriak taldeak inauterietan

    Inauteriak 2020-01-23 | 0

    Oarsorriak taldeak, inauterietarako herritarrek hautatu duten gaiarekin bat eginez, OarsoIrriak Jolasen Musikala ekimena antolatu du eta bertan parte hartzeko gobitea luzatu nahi diete errenteriar guztiei.  Otsailaren 22an izango da hori. Honen arabera, familiek musikaz beteriko ibilbide batean parte hartzeko aukera izango dute. Ibilbidean zehar geldialdiak egingo dituzte eta taldeka koreografiak dantzatuko dituzte. Gainera, Pirritx, Porrotx […]

    Zabalik da inauterietako tabernen arteko mozorro lehiaketan izena emateko epea

    Zabalik da inauterietako tabernen arteko mozorro lehiaketan izena emateko epea

    Inauteriak | Kultura 2020-01-21 | 0

    Arkaitza, 2019ko lehiaketako taberna irabazlea Inauteriak direla eta, Errenteriako Udalak, Inauterietako batzordearen ekimenez, tabernen arteko mozorro lehiaketa antolatuko du beste behin. Pasa den urrian egindako herri-galdeketan, datorren inauteria jostailu eta jolasek jantziko dutela erabaki zuten herritarrek eta, horixe izango da, lehiaketan parte hartu nahi dutenek ardatz hartu beharko duten gaia. Parte hartzeko, nahikoa da, Zu! […]

    flickr Inauteriak 2019

    Inauterietako argazkiak herritarren eskura

    Inauteriak | Kultura 2019-03-13 | 0

    Inauterietako hainbat eta hainbat ekintzetako argazkiak argitaratu ditu Herri Biziak, Kaldereroetatik hasi eta Inude eta artzainen desfilea arte. Guztiak Flickr-en jarrita daude, herritarrek bertan ikusi edo hala nahi izanez gero, deskargatzeko. Argazki guztiak libreak dira CC-BY-SA lizentziarekin eta beraz, edonork jaitsi ditzake tamaina ezberdinetan. Lizentzia libre honek eskatzen duen bakarra, argazkia erabiltzean iturriaren aipamena egitea […]

    Albiste gehiago