Madalenak 2024 kartel lehiaketa

OINARRIAK

XEDEA

Errenteriako Udaleko Kultura sailak XXXVIII. Kartel Lehiaketa deitu du, Madalenak 2024 jaietako irudia izango dena aukeratzeko. Lehiaketako kategoria orokorrera aurkeztutako lanen arteko bat izango da irabazlea.

Aipatutako kategoriaz gain, aurten haurren kategorian ere lehiatu ahalko da eta lan irabazlea Madalenetako haurren programazioko irudia izango da. Kategoria honetan DBH2. maila arteko haurrek hartu ahal izango dute parte.

KARTELAK
  • Kartelaren irudiak Errenteriako jaiekin zerikusia izango du.
  • Kategoria orokorrean egileek bi lan aurkeztu ahal izango dituzte gehienez.
  • Haurren kategorian egileek bi lan aurkeztu ahal izango dituzte gehienez. Lan hauek kategoria orokorrean ere aurkeztu ahal izango dira.
  • Teknikari dagokionean, marrazkia, argazkia, collage, muntai digitalak edo antzekoak erabili ahal izango dira.
  • Kartelak JPG formatuan aurkeztu beharko dira, aurkeztutako kartelaren izenburuarekin. Artxiboak 1361×1927 pixeleko gutxieneko tamaina eta 2825×4000 pixeleko gehienekoa izan behar du, formatu bertikalean. Artxiboak ezingo du 8 Mb baino gehiago pisatu.
  • Askatasunaren printzipioen eta/edo pertsonen eskubideen eta duintasunaren aurka egiten duten lanak deskalifikatuak izango dira.
  • Kartel guztietan ez da hizkera sexista erabiliko, ezta emakumeen diskriminazioa edo estereotipo sexistarik erakusten duen irudirik ere. Halaber, balio hauek sustatu behar dira emakumeen irudiari dagokionez: berdintasuna, ordezkaritza orekatua, aniztasuna, baterako erantzukizuna eta genero-rolen eta -identitateen aniztasuna. Irizpide hauek ez badira betetzen, antolatzaileek lan horiek deskalifikatu ahalko dituzte. Deskalifikazioa Kulturako zinegotzi ordezkariaren bidez emango da, Berdintasun teknikariaren iritzia idatziz jaso ostean.
INSKRIPZIOAK ETA LOGOTIPOAK
  • Kartelean “MADALENAK 2024” idatzia ageri beharko da
  • Jarri beharreko logotipoak (Errenteriako Udala, Kultura Kreaktiboa eta Madalenak) http://herribizia.errenteria.eus/madalenak-2024 helbidean deskargatu ahal izango dira.
LANAK NOLA ENTREGATU
  • Herri Bizia webgunean atal berezi bat sortuko da parte-hartzaileek beraien proposamenak hara bidal ditzaten: http://herribizia.errenteria.eus/madalenak-2024
  • Kartelak 2024ko apirilaren 15etik maiatzaren 8ra bidali ahal izango dira.
  • Parte-hartzaileek formulario bat bete beharko dute proposamenak aurkezterakoan, eta bertan, beren helbide elektronikoa, izen-abizenak, jaioteguna, telefono zenbakia eta kartelaren izenburua jarri beharko dituzte.
  • Kartelak izenburua izatea ezinbestekoa da, batez ere, hura identifikatu ahal izateko eta erreferentzia bat edukitzeko. Datu hori nahitaezkoa izango da kartelaren izen-emate fasean.
  • Egilearen datuak jasotzen dituen formularioak izen-ematea egiaztatuko du, eta epaimahaiaren erabakia ezagutu ostean bakarrik erabiliko da aurkeztutako proposamenak identifikatzeko. Epaimahaiak ez du datu basera sartzerik izango.
AURRETIKO HAUTAKETA ETA HAUTAKETA
  • Jasotako lan guztien artean udal komunikazio teknikari batek eta kultur ondare teknikariak, gehienez ere, 50 lan aukeratuko dituzte kategoria orokorrerako eta 15 haurren kategoriarako irizpideen betetzea, originaltasuna, erabilitako teknika…kontutan hartuz. Lan hauek izango dira epaimahaiak kalifikatuko dituenak bai eta Herri Saria eskuratzeko aukera izango dutenak ere. Aurretiko hautaketa partaide guztiei jakinaraziko zaie email bidez.
  • Epaimahai kalifikatzailea maiatzaren 29an bilduko da kartel iragarlea hautatzeko.
  • Epaimahaiak originaltasunari erreparatuko dio, baita diseinuari eta konposizioari ere, egokitasunarekin batera.
  • Epaimahaiak ahalmena izango du lehiaketa hutsik uzteko, hain zuzen ere aurkeztutako lanek eskatutako maila artistikorik emango ez balute.

Epaimahaikideak ondorengoak izango dira:

  • Mahaiburua: Kulturako zinegotzia.
  • Bokalak:
    • Diseinu grafikoan edo arte ederretan hiru aditu.
    • Jai batzordeko kide bat.
  • Idazkaria: Kultura Dinamizatzailea izango da, hitza bai, baina botorik gabe.
SARIA
  • Saria Kultura zinegotzi delegatuaren ebazpen bidez emango da, epaimahaiaren proposamena jaso ondoren.
  • Kategoria orokorra: Saridunak 1050 euro jasoko ditu. Jasotako diru-sariari, legez dagokion zerga atxikipena aplikatuko zaio. Irabazleak sari banaketarako ekitaldira bertaratu beharko du. Etortzea ezinezkoa bazaio, bere izenean saria jasoko duen hirugarren pertsona baten presentzia bermatu beharko du.
  • Haurren kategoria: Saridunak eskola materiala erosteko 150 euroko bonoa jasoko du. Irabazleak sari banaketarako ekitaldira bertaratu beharko du. Etortzea ezinezkoa bazaio, bere izenean saria jasoko duen hirugarren pertsona baten presentzia bermatu beharko du.
  • Irabazlearen izenak maiatzaren 29an deituriko prentsaurrekoan jakinaraziko da jendaurrean eta partaide guztiei jakinaraziko zaie email bidez.
HERRI SARIA
  • Aurretiko hautaketako lanak, gehienez ere 50 kategoria orokorrean eta 15 haurren kategorian, Xenpelar Etxean erakutsiko dira maiatzaren 20tik ekainaren 1era.
  • Lan hauek herritarren bozka jaso ahalko dute erakusketaren lekuan bertan maiatzaren 28a arte.
  • Boto gehien zein kartel jaso duen arestian aipatutako prentsaurrekoan emango da jakitera. Egileak Madalenetako herri bazkarirako bi gonbidapen jasoko ditu sari gisa.
JABETZA INTELEKTUALA
  • Errenteriako Udalarenak dira industria-jabetzako eta jabetza intelektualeko eskubide guztiak kartelen eta lehiaketa xedeko korporazio-identitate gainerako piezen gainean. Errenteriako Udalak elementu horiek esklusiboki erabiltzeak ez du aditzera emango eslepeindunari ez hirugarrengo pertsonei jabetza horiei buruzko inolako eskubiderik ematen zaionik, eskubide horiek ematea kontratua osatzen duen zatia baita. Kartelen eta egokitzapenen jabetza intelektualeko eskubideak ematea mugagabea izango da.
EMANTZIPATU GABEKO ADIN TXIKIKOAK
  • Saria eskuratzen duen lanaren egilea emantzipatu gabeko adin txikikoa izanez gero, gurasoetako batek edo legezko tutoreak ordezkatuko du. Ordezkari horrek egoera hori egiaztatu eta lehiaketaren oinarriak eta irabazle izanez gero, sariak entregatzeko baldintzak onartu beharko ditu.
  • Egiaztapen hori egin ahalko da Errenteriako Udalaren Kultura Departamentuan agertu eta NAN eta Familia Liburua aurkeztuta, edo, agertu ezin izanez gero, Departamentura bidali beharko da horri buruzko notario-akta.
AZKENA
  • Lanak lehiaketara aurkezteak esan nahi du erabat onartzen direla lehiaketa arautzen duten oinarriak.
  • Lehiaketaren oinarrietako edozein ataletan gerta daitezkeen zalantza edo desadostasunen aurrean, epaimahaiak erabakiko du.

PARTE HARTU!