‘Zatoz!’ Kirolaren munduan inklusioaren aldeko apustua da, eta pertsona guztiek kirola eskuragarri izatea du helburu.

Elkarbizitzan oinarrituriko eredu batean, gizarteko espazio guztietan aniztasun mota guztiek parte hartu beharko lukete. Hala ere, pertsona askok, hainbat arrazoi tarteko, zailtasun nabarmena dute arlo batzuetara heltzeko, eta, errealitate hori kirolean ere islatzen da; izan ere, zenbait pertsonak kirola egiteko zailtasunak izaten diztuzte, oztopo fisikoak, ekonomikoak, sozialak edo burokratikoak direla medio; eta kontuan izanik ariketa fisikoa beharrezkoa dela pertsonen ongizaterako eta haien osasun fisiko eta emozionalerako, pertsona orok izan beharko luke kirolean jarduteko aukera.

Eraikitzen ari garen gizartearen parte eta oinarri diren balioak sustatzen eta barneratzen ditu kirolak: gizarte-kohesioa, integrazioa eta inklusioa bultzatzeko ezinbesteko eta beharrezko balioak, hain zuzen; kirola eta osasuna inklusioaren bidetik, bizitza aktiboak eragiten dituen onura pertsonalak nahiz sozialak batuta, pertsona bere osotasunean hartzen du ardatz nagusitzat, herritar aktiboagoak, dinamikoagoak eta ahaldunduagoak lortzeko.

Sentsibilizazio-kanpaina honen bidez ikusarazi nahi da, ohiko estereotipoetatik eta irudietatik urrun, horixe baita aipatu ditugun oztopoetako, kirola gozamenerako gune bat dela eta izan behar duela, denona den eskubidea eta aukera aldarrikatuz. Gainera, pertsona orori kirolean parte hartzeko dei egitearekin batera, kirola inklusiboa izango den mundu bat bilatzea eta ikusaraztea da asmoa: anitza eta aberatsa den mundua, hain justu, Errenteriatik bertatik abiatuta. Horregatik, herriko kirolariak erreferente eta eredu gisa hartu, eta haiek agertzen diren irudiak daude ikusgai herriko hainbat tokitan, aniztasun horren erakusgarri. Ikusi argazki galeria irudian klik eginez.

Argazkietan: Otxe Oarsoaldea Txirrindularitza K.E.-ko txirrindulariak, Mindara Elkarteko pala jokalariak, Club Judo Sayoako judoka, Futbol jokalariak, Mindara Elkarteako futbol jokalariak, Ereintza Eskubaloiko jokalariak, Eskola kirolako monitorea, CAR – Club Atlético Renteriako atletak, Hibaika Arraun Elkarteko arraunlaria, Alai Emakume Taldea

Kirol zerbitzu eta baliabideak

Kirola pertsona guztiei hurbiltzeko bide honetan, jakinarazi nahi dugu Udaleko Kirol sailak herritarron eskura hainbat zerbitzu eta baliabide dituela (klikatu bakoitzean edukiak ikusteko):

Ildo beretik, Kultura Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza sailak elkarbizitza sustatzen du bestelako lan ildoen bidez. Hemen informazio gehiago.