Listorretako Atsedengunearen denboraldia bihar hasiko da zaintza zerbitzu berri batekin

Bizitzeko espazioak | Jasangarritasuna 2012-04-04 | 0

Jose Manuel Ferradas Errenteriako Ingurumen eta Mendietako zinegotziak jakinarazi duenez, bihar Listorretako atsedengunearen denboraldi berria hasiko da. Espazio hau Natura 2000 sarean kokatzen den Aiako Harriako Parke Naturalaren sarbideetako bat da.

Hortaz, Udalak Listorreta nazioarteak babestutako eremu batean dagoela gogorarazi nahi du eta arrazoi honengatik bertara joateko asmoa duten bisitariei erantzukizunez jokatzeko deialdi berezia egin die, batez ere hondakinen kudeaketa egokia, trafikoa eta aparkalekuei dagokionez. Zentzu honetan, edukiontzietatik kanpo zaborra uzteko debekua gogora ekarri du Udalak.

Atsedengunean badira behar bezain beste edukiontzi (lurrazpian eta lurgainean), udal komunak, udal edaritegi bat, otorduak egiteko ekipamenduak eta autokarabanarekin turismoa egiteko espazio bat ere.

Bestalde, Udalak neurri zerrenda baten prestaketa lanetan dihardu udari begira. Neurrion helburua eremu honen erabilera publikoa, bisitaren kalitatea eta mantenimendu zein garbiketa baldintzen hobekuntzan datzate.

Modu berean, Ferradasek Ingurumen eta Mendi arloak harrera eta zaintza zerbitzu berri bat kontratatu duela jakinarazi du. Zerbitzu berri hau Barrengoloiako zelaian kokatzen den Aiako Harriako Parke Naturalaren Informazio Bulegoa kudeatuko du eta Basozaintza zerbitzuarekin eta Udaltzaingoarekin koordinatuta lan egingo du. Parkearen bulegoa apirilaren 5, 6, 7, 8, 9, 14 eta 15ean izango da irekita eta udan asteburu eta jaiegunetan ekainaren 2tik urriaren 14a arte. Ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00tatik 19:00tara izango da. Gainera, uztailan eta abuztuan kontratatutako zerbitzuak ostiraletan ere jardungo dira, baina goizeko ordutegian soilik.

Doako zerbitzu honek informazioa eskainiz eta naturaren babesa bermatuz lan egingo du, fauna eta habitat ezberdinak zainduz. Honetaz gain, suaren erabilera, ondare publikoa, udal ekipamenduak, ondakinak edo zaratak kontrolatuko ditu.

Udalak gogorarazi duenez, atsedengunean edo Listorretako eremuan jarrera edo erabilera desegokiak antzemanez gero bisitariek Udaltzaingoaren telefonora deitu dezakete: 943 344343.

No comments yet.

Utzi erantzuna