Xenpelar bertsolariaren omenez eskultura bat egiteko lehiaketa abiatu du Udalak

Xenpelar bertsolari errenteriarraren ondarearen sinbolo eta errekonozimendu gisa eskultura bat egitea erabaki du Errenteriako Udalak. Horretarako eskultura lehiaketa publiko bat antolatu da. Ekimen hau, gainera, Xenpelar Bertso Eskolaren 25. urteurrenarekin bat dator.

Lana burutzeko lizitazioan, 20.000 euroko kopurua emango zaizkio artistari. Proposamenak Udaletxean aurkeztu behar dira eta hori egiteko epea abuztuaren 31an amaituko da. Ondoren, aukeratutako egitasmoa bukatu eta instalatzeko epea abenduaren 15ean amaituko da.

Deialdiaren informazio guztia hemen.