“Autoridad portuaria de Pasaia” izan da F-7 txapelketaren 2. faseko txapelduna

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Martxoaren 24an, amaitu zen Errenteriako Udal Kirol Patronatuak antolatutako “F-7ko XI. Txapelketa”ren 2. fasea.

Txapelketa urrian hasi zen eta guztira, 50 ekipok , hau da 850 jokalari inguruk, parte hartzen dute. Partidak igande goizetan jokatzen dira Beraun eta Fanderiako zelaietan.

Ekipoak talde eta kategorien arabera daude sailkatuak, fase bakoitzean ematen diren igoerak eta jaitsierak kontuan izanda. Bigarren fasea honetan “Autoridad portuaria de Pasaia” izan da txapelduna eta “Bar Canada” txapeldunordea.

Hiru talde izan dira, gainera, lehenengo mailara igo direnak: “Autoservicio Beraun”, “Borussia Jolastokieta” eta “Nu Flow Euskadi” eta beste hiru bigarren mailara jaitsitakoak: “Euskal Genetik”, “Orereta Iturgintza” eta “Albañileria Dorronsoro”.

“Irubide Taberna”, “Izar”, “Bar Rodri”, “Huracán Team Junior”, “Laket Taberna” eta “Beissier Aguaplast” taldeek egin dute hirugarren mailatik bigarrenerako saltoa. “Itsasgora Montaiak”, “Ciclos y Caravanas Oiartzun”, “Jabatos”, “Mr Bricolage”, “Nothingan” eta “Herboristeria Paki” taldeak, berriz, bigarren mailatik hirugarrenera pasa dira.

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak hamaika urtez jarraian antolatu du F7 txapelketa hau, eta esan beharra dago, berrikuntza handia ekarri duela udal erakundeetatik eskaintzen diren kirol zerbitzuetan. Era berean, antolatzaileek txapelketak taldeen artean izan duen onarpen handia azpimarratu nahi dute, eta horren seinale da ekipo ugari daudela itxaron zerrendan, dagoeneko parte hartzen duen ekiporen batek erretiratzeko erabakia hartzen duenean txapelketan parte hartzeko aukeraren zain.

Apirilaren 14an, igandean, 2012-2013 denboraldiko 3. fasea, azkena, hasiko da.