Madalenetako Jai Batzordearen bigarren bilera, bihar

Jai Batzordea

Merkatuzarren egingo da, bihar, apirilaren 19, arratsaldeko 19:00etan, Madalenetako Jai Batzordearen bigarren bilera.

Udalak ahalik eta jai herrikoi eta partehartzaileenak bultzatu nahi ditu eta horregatik, herriko talde eta interesa duten pertsona guztiak bilkuran parte hartzera animatu nahi ditu.