Maiatzaren 5ean, igandea, Madalena kaleko zabalgunean (Lekuzarra tabernaren parean) Ereintza Elkarteko txistulari beteranoen kontzertua izango da, 13:00etan. Euria eginez gero Udaletxeko arkupetan izango da.
Kide hauek hartuko dute parte:
Txistulariak 1.: Iñigo Mitxelena, Mikel Ugalde eta Josetxo Oliveri.
Txistulariak 2.: Jose Miguel Izagirre, Iñaki Zapirain eta Jose Miguel Gallastegi.
Silboteak: Olegario Izagirre, Pello Ibarguren eta Patxo Martínez.
Atabalak: Salba Bengoetxea eta Ramon Izagirre.
Dantzariak: Mikel eta Arantza Koka (anai-arrebak).
Interpretatuko dituzten lanak hauxek dira: Txirrita (Jose Ignacio Ansorena), Labirulena (Jose Ignacio Ansorena), Kaskarre II eta I (Jose Ignacio Ansorena), Don Martin (Sabin Bikandi), Abendua (Demetrio Iriarte), Plateruena (Sabin Bikandi), Migerlea (Sabin Bikandi), Mari Karmen (Herrikoia), Katalintxorena (Jose Ignacio Ansorena) eta Txipitxitxon (Isidro Ansorena).