Jende andana bildu zen Beraunen hondakinen inguruko proposamenak entzutera

Hondakinen taldea Beraunen_800x600Astearte arratsaldean 100 bat lagunek bete zuten Koldo Mitxelena Institutuko areto nagusia, Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluko Hondakinen Taldeak azken hilabeteotan egindako lana ezagutu eta Udalari aurkeztuko dizkioten proposamenak entzuteko asmoz.

Horrela egin zuten taldeko bi partaidek eta elebitan aurkeztu zituzten taldearen ondorioak, betiere, birziklatzearen derrigortasuna oinarritzat hartuta.

Antolatzaileak, gainera, oso pozik agertu dira bertaratutako jende kopuruagatik, izan ere, “hondakinen arazoa toki guztietara iristen da, baina bereziki ulertzen ditugu Beraungo auzokideak urte hauetan Sanmarkoko zabortegiarengatik jasan behar izan dutenagatik”.

Saioan jende ugari bildu bazen ere, faltan sumatu dute jende gaztearen presentzia: “Guztiok gara arazoaren sortzaile eta konponbiderako giltza. Horregatik, adin guztietara iristeko ahaleginak egingo ditugu.

Asteazkenean Alaberga, Fanderia eta Markolako auzokideekin elkartu ziren eta atzo, berriz, Pontikako bizilagunekin.