“Euskaraz bizi nahi dut” herri lasterketa larunbatean izango da Errenterian

Herri lasterketa_kartelaBigarrenez antolatu ditu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak herri-lasterketak Euskaraz bizi nahi dut egitasmoaren barnean. Errenterian larunbatean, urriaren 5ean, izango da, Gure esku taldeak prestatuta.

Antolatzaileek adierazi dutenez, “lasterketa herrikoia eta famili giroan egiteko modukoa izango da”, kirola eta euskara ardatz hartuta ekintza osasungarria izatea ere lortuz. Hala, bi kategoria bereiztu dituzte, helduek 3 kilometro egingo dituzte eta haurrek, berriz, kilometro inguru. Irteera Gamon Zumarditik izango da 17:00etan.

Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren funtsa jendarte mugimendu zabala sortzea da, eta bertan “euskaraz bizi nahi duen orok du lekua. Asko gara euskaraz bizitzeko hautua egin dugunak eta geure eguneroko jardunean hori praktikan jartzen dugunak”.

Izen-ematea Lau Haizetararen Euskaldunon Elkartearen egoitzan eta Galtzarabordako edo Fanderiako kiroldegietan egin ahal izango dute parte hartu nahi dutenek aldez aurretik, eta egunean bertan, udaletxeko arkupetan.

Lasterketarekin batera, gainera, beste ekimen batzuk ere antolatu dituzte:

Urriak 4, ostirala:

Urriak 5, larunbata: 

  • 16:00etan: Hibaika Arraun elkarteak antolatuta, batelen estropaden erakustaldia
  • 17:00etan: Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketa.
  • 22:00etan: Antzerkia Kulturgunean, Lingua Nabajorum.