Urtarrilaren 20ra arte aurkeztu daitezke 2014rako kultura, hezkuntza eta gazteriako diru laguntzak

Irrien-Lagunak-I-topaketa-3-haIrune Balentziaga, Kultura eta Hezkuntza zinegotziak jakitera eman duenez, zabalik da 2014rako kultura, hezkuntza eta gazteria alorretan jarduera eta programak burutzeko diru-laguntza eskaera egiteko epea.

Kulturari dagokionez, deialdiaren xedea da diru-laguntzak ematea Errenterian kultur jardueretako programak kofinantzatzeko helburuarekin. Hezkuntza eta gazteriari dagokionean, berriz, dirulaguntzen helburua, gizarteko bizitza eremu desberdinetan herritarren partaidetza eta asoziazionismoa sustatzea eta herrian bertan sortzen diren jarduera ezberdinak aurrera egin dezaten laguntzea da.

Oro har, dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte zehaztutako alorretan jarduerak burutzen dituzten eta dirua irabaztea xede ez duten Errenterian errotutako pertsona fisiko edo erakunde juridiko pribatuak.

Salbuespena eginda, dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte Errenteriatik kanpo errotuta dauden pertsonek eta erakundeek, baldin eta beren jardueraren zati nabarmena Errenterian burutzen badute edo udalerriarentzat interesgarria irizten bazaio.

Eskaerak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 20ra arte dago zabalik eta Udaletxeko Erregistro Orokorrean egin beharko dute  hori interesdunek.

Fitxategiak:

2014rako kultur programak diruz laguntzeko deialdia

Kultur-jardueretarako dirulaguntza eskaera

Gazte-jardueretarako programak diruz laguntzeko 2014ko deialdia

Gazte-jardueretako diru-laguntza eskaera

Hezkuntza-jardueretarako programak diruz laguntzeko 2014ko deialdia

Hezkuntza-jardueretarako dirulaguntza eskaera