Gabonetako VI. Eskubaloi Kopa jokatuko da ostiralean

EreintzaUrtarrilaren 3an, ostiralean, Galtzarabordako udal kiroldegian, “Gabonetako VI. Eskubaloi Kopa” jokatuko da, Ereintza Eskubaloiak antolatuta, eta Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin.

Goizean, 9:00etatik aurrera, 200etik gora neska-mutilek parte hartuko dute alebin kategorian, 2002 eta 2003an jaiotakoak,  eta infantil kategorian, 2000 eta 2001ean jaiotakoak.

Bertan, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldetik etorritako taldeeek parte hartuko dute, Ereintza Eskubaloiaz gain.

Dominak emateko ekitaldia 19:30ean izango da eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, parte hartzen duten neska-mutil guztiek jasoko dute domina, “ez baita txapelketa lehiakorra”.